Lau hamarkada baino gehiago eman ditugu pieza mota ororen plano bidezko mekanizazioan, eta hori da gure lanaren bermerik onena. Haizelur-en, piezen plano bidezko mekanizazio-zerbitzu integral bat eskainiko dizugu, zure proiektuaren edo enpresaren premietara egokitua. Mekanizazio-proiektu mota oro egiten dugu berme guztiekin; pieza unitarioekin hasi eta serie ertainekin amaitzeraino.
Egiten dugun lanaren kalitatearekin dugun konpromisoa dela eta, zorrotzak gara egiten dugun prozesuaren puntu bakoitzean. Mekanizazio-proiektuaren inguruko planoen aldez aurreko azterketarekin hasi, produkzioarekin eta kalitate-kontrolarekin jarraitu eta bezeroek beren piezetarako eskatzen dizkiguten tratamendu eta gainestaldurekin amaitzeraino. .
Gainestaldura eta tratamendu mota oro egiten dugu (tenplaketa, ilunketa, fosfatatzea, zinkatzea eta anodizatzea, besteak beste). Kontsultatu zure premiak gure taldearekin, eta plano bidezko mekanizazio-plan integral eta neurriko bat eskainiko dizugu.
Zer behar duzu?
Gure esperientziari eta mekanizazioaren zein sektorearen beraren inguruan dugun ezagutzari esker, materialen eta galdaragintza-elementuen hornitzailerik onenekin lan egin dezakegu beti. Material mota ugari mekanizatzen ditugu.
Espezialistak gara edozein sektoretarako piezen doitasun-mekanizazioan. Gure taldearen esperientzia, azken belaunaldiko produkzio-makinak eta bermeen bulego teknikoa gako garrantzitsuak dira geometria konplexuak dituzten piezen edozein mekanizazio-proiektu edo mekanizazio bereziak bermeekin egiteko.
Jarri harremanetan gure taldearekin, eta neurriko soluzioekin lagunduko dizugu. Zure sektorea edozein dela ere, neurriko mekanizazio-zerbitzu batekin lagundu ahal izango dizugu.
Hainbat hamarkadatako esperientzia dugu makina-erremintarako piezen mekanizazioan, eta horrek ezagutza sakona ematen digu sektorearen eta haren eskakizunen inguruan. Makina-erremintarako, tresneriarako eta beste ekipamendu-ondasun batzuetarako pieza mota oro mekanizatzen dugu, sektorea eta lan mota edozein izanik ere. Makineriarako dimentsio handiko piezen mekanizazio-zerbitzu bat behar baduzu, Haizelur-en lagundu ahal izango dizugu.
Haizelur-en, siderurgiaren sektorerako berme handiko mekanizazio-zerbitzu bat eskaintzen dugu, proiektu bakoitzaren premietara erabat egokitua. Mekanizazio siderurgikoan dugun esperientzia eta sektore horretarako egiten diren pieza mota guztien ezagutza sakona funtsezkoak dira eskakizun tekniko handiko mekanizazioan emaitza onak bermatzeko.
Haizelur-en, Oil & Gaserako, energietarako eta aeronautikarako mekanizazio-proiektuak berme guztiekin egiteko beharrezkoak diren baliabideak eta esperientzia ditugu. Espezialistak gara sektore horietarako pieza mota ororen mekanizazioan, eta gure bulego teknikoa eta gasaren eta petrolioaren industriarako piezen mekanizazioan esperientzia handia duten profesionalen talde bat jarriko ditugu zure zerbitzura.