? +34 943 19 91 97
Espezialistak industriaren edozein sektoretarako plano bidezko doitasun-mekanizazioan; siderurgia, makina-erreminta, ekipamendu-ondasunak, Oil & Gas, energiak edo aeronautika

BULEGO TEKNIKOA

Gure mekanizazio-zerbitzuaren kalitatearen adierazgarririk handienak gure bulego teknikoa eta hartaz arduratzen diren profesionalen taldea dira. Lau hamarkada baino gehiago eman ditugu piezen plano bidezko mekanizazioan lanean, eta horrek ematen digun Know How baliotsuari esker, berme guztiekin egin dezakegu edozein mekanizazio-proiektu, sektorea edozein izanik ere.

 

Gure bulego teknikoko taldeak era pertsonalizatuan aztertzen du proiektu bakoitza, jarduketa-plan zehatz bat ezartzen du, bezeroari erabaki bakoitza hartzen laguntzen dio eta, azkenik, kalitate handiko emaitza lortzen du, mekanizazio-proiektuaren premietara egokitua.

 

Haizelur-en, gure mekanizazio-zerbitzua hobetzeko, zerbitzu hori zure proiektuaren premietara ahal den neurrian egokitzeko eta, era horretan, emaitza bikainak lortzeko lan egiten dugu egunero. Gure plano bidezko mekanizazio-zerbitzuaren kalitatearen oinarria etengabe hobetzeko politika da; haren bidez, UNE EN ISO 9001 araudian ezarritako betekizunak betetzen ditugu.

Estudiamos cada proyecto en nuestra oficina técnica para garantizar la máxima calidad, ofrecemos un mecanizado bajo plano de gran precisión 
Proiektu guztiak gure bulego teknikoan aztertzen ditugu kalitaterik handiena bermatzeko, eta plano bidezko doitasun handiko mekanizazioa eskaintzen dugu    
Lege oharra Datuen babesa Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa